SUKALDEKO MAHAIA

Neruako Sukaldeko Mahaia magia gertatzen den lekua da, ekintza guztiaren erdigunea, gure sukaldean gertatzen den guztiari ikuspegi pribilegiatua eskainiz.

Leku bikain honetatik, pixkanaka, elikagaiak plater bihurtuz joaten direla ikusiko duzu, gozatzeko unea iristen zaizun arte, eta gure ekipoarekin elkarrekintzan ariko zara, zerbitzuaren parte aktibo izateraino. Toki honek esperientzia gastronomiko paregabea eskaintzen du jale ikusberentzat eta goi mailako sukaldaritzaren zaleentzat.

Mahai hau 2-4 mahaikiderentzat dago eskuragarri, eta Sukaldeko Mahaia menua bakarrik zerbitzatuko da bertan; Sukaldeko Mahaiak gure plater bereizgarrienetako batzuk barne hartzen ditu, txoko berezi honetan bakarrik gozatu ahalko diren beste sorkuntza batzuekin batera.